top of page

Martxoaren 22ko manifestazioaren aurkezpen bira

Martxoaren 22rako Gasteizen antolatzen ari garen manifestazio nazionalari begira aurkezpen batzuk egingo ditugu Euskal Herriko lurralde guztietan.


Hasteko, martxoaren 6an egingo dugu lehen iragarpena Balmasedako Kultur Etxean. Honetan energia berriztagarrien LAP polemikoa aztertuko da. Haren edukiaz hitz egingo dugu, zein elementuk osatzen duten, nori zuzenduta dagoen eta, azkenik, nola eragiten digun. EAEra mugatutako lurraldea antolatzeko tresna hori, oraindik onartu gabe dagoena, gizarte mailan erabat zalantzan jarria da, 4000 alegazio baino gehiagorekin.  Administrazio batzarren, udalen eta hainbat talde eta erakunderen gaitzespena izan du, zalantzan jartzen baitute makroproiektuen kontrolik gabeko hedapena, korporazio energetikoek eskatzen dutena. Etorkizun ez oso urrun batean elikagaiak eskuratzeko beharrezkoak  ditugun landalurrak erabiliz bizitzaren prozesuak aurrera jarraitzeko beharrezko oinarri eta baldintzak dituzten habitat naturalak okupatzearen aurkako jarrera argia ari da pizten. Botere politikoak ezarritako  antolamendu horrek oinarriak finkatzen ditu, edozein energia enpresak bidea libre izan dezan lurraldearen gainean. Hitzaldia arratsaldeko 18:30ean izango  da eta EH Bizirik taldearen eta Valentin Ibarra adituaren eskutik.


Martxoaren 13an egingo dugu aurkezpena Nafarroan, Nafarroako Foru Komunitateko Sustrai eta EH Bizirik taldeetako kideen eskutik. Lizarran egingo da 19:00etan La Bota peñan. Mahai-ingurua  izango da egungo koiunturan megaproiektu oldeak dituen ezaugarriak azalduko dira, zein logikari erantzuten dioten eta egungo eredua zalantzan jarriz beroriei aurre egiteko beharra.


Martxoaren 14an mahai-inguru bat antolatu dugu lanaren munduak lurra defendatzearekin duen loturari buruz eta hori egungo eredu ekozida, ustiatzaile eta menderatzailearen aurkako borrokan artikulatzeari  buruz. Sindikatuetako lau ordezkarik hartuko dute parte, ESK, LAB, ELA eta CNTkoak. 18:00etan izango da, Aldabeko Gizarte Etxean, Gasteizen.


Martxoaren 15ean Baionan da hitzordua, Biltxokoan, 17:00etan. Horretarako ere proposatu da mahainguru bat, zeinean azalduko baitira Euskal Herriko lurraldea defendatzeko borrokan ari garen  mugimendua desberdinak elkartzen gaituzten aldarrikapenak. Lurralde komun baten barruan borrokak  antolatzeko beharrari erantzuten saiatuko gara. Ostia, Igarabaena eta EHBizirik mugimenduetan parte hartzera gonbidatuak.


Eta amaitzeko, gure burua antolatzeko premia helarazten dizuegu, ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzera bideratutako enpresen irrika espekulatiboak asetzeko  suntsitzeko arriskuan dauden lurraldeen alde. Halaber, dei egiten dugu eremu eta ondasun komunalak  (materialak eta ez-materialak) berreskuratzeko antola gaitezen, guri ebatsi eta merkantilizatu egin baitituzte, lurraldekoa ez den eta gureez oso bestelako interesak dituen elite korporatibo baten esku utziz.


Gure borrokan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hurrengo hitzordua martxoaren 22an da, Gasteizen. Manifestazioa antolatu dugu Bilbo plazatik 18:00etan.


Euskal Herria ez dago salgai!



2025/03/04
bottom of page