top of page

Manifestazio nazionala apirilaren 13an

  • EH Bizirik
  • 18 ene 2024
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: hace 4 días

Egun bizi dugun natur ingurumenaren suntsipenak ez du etenik, eta gaur egungo eredu ekonomikoa da horren arrazoi nagusia. Ez da berria,  hazkuntza ekonomikoaren izenean enpresa pribatu naiz publikoak ematen  ari diren natur guneen ustiaketa basatia. Eta norabide berdinean datoz  inposatu nahi dizkiguten berriztagarrien makroproiektu guztiak.


Europako instituzioetatik bideratutako “ Next Generation” funtsen bitartez  bultzatu nahi den hazkuntza ekonomikoaren parte dira inposatu nahi  dizkiguten berriztagarrien proiektuak. Norabide horretan, Europako  instituzioetatik abiatu eta Espainiar estatuko, naiz Euskal Herriko ordezkari  politiko guztiek bat egin dute “kapitalismo berdearen” apustuarekin,  hazkuntza ekonomikoa lehenetsiz, ingurune naturala babesteko neurriak  hartu beharrean.


Egoeraren larritasunaz jabeturik, Euskal Herria Bizirik-ek sare izaera  hartzea erabaki du, hau da, ingurumenaren babesa bermatzea helburu  duen sare bat sortu dugu, eta bertan euskal herriko proiektu txikitzaileen  aurrean antolatuta gauden norbanako eta taldeak elkartu gara. Egungo  urgentzia klimatikoa kontuan harturik, ulertezina da enpresa eta  instituzioen eskutik martxan jarri duten “aterabidea” eta ondorioz behar  duen neurriko erantzun soziala emateko elkartu gara.


Urgentzia klimatikoari buruz ari garenean, biodibertsitatearen galerari  buruz ari gara, ingurumen naturalen suntsipenari buruz, lurren suntsipena,  uren kutsadura. Finean ezagutzen dugun ingurumen naturalen  desagerpenaz ari gara, gizakiaren bizi iraupena bera zalantzan jarriz.


Arazo larri honi aurre egiteko, proiektu hauen aurka borrokatzea  ezinbesteko dela deritzogu. Lekuan lekuko inposaketei aurre egiteaz gain,  indarrak batu eta arduradun politiko naiz enpresek argi ikus dezaten,  hemen euskal herrian ez ditugula horrelako makroproiektuak onartzen.  Horretarako Apirilaren 13an MANIFESTAZIO NAZIONALA burutuko dugu  Azpeitian. Manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi  dizuegu makro proiektu hauen aurka zaudeten guztioi, indarrak batuta  soilik lortuko baitugu proiektu hauek geldiaraztea.


Lurraren defentsan, makroproiekturik ez!!


2024/01/18
bottom of page