top of page

Apirilak 13ko manifestazioko irakurketa

Arratsaldeon guztioi, poz ematen du gaur hemen horrelako jendetza bildu izanak,  zorionak!!!


Hazkunde ekonomikoaren izenean ematen ari den etengabeko lurraldearen  suntsiketa ez da berria; eta oparotasunaren izenean gutxi batzuek poltsikoak  betetzea ere ez.


Orain, trantsizio energetiko eta ekologikoaren izenean inposatu nahi dizkigute  berriztagarrien zabalpen masiboak, argindarra garraiatzeko autopista elektrikoak,  abiadura handiko trena eta bestelako hamaika proiektu. Nola ez, herritarron  mesedetarako dela diote, eta trantsizio ekologikoa emateko ezinbesteko baldintza  direla, gainera. Txiste txar baten itxura du, baina ez, errealitate gordin-gordina da.


Proposatu dituzten proiektuak egitea lortuko balute, gaur egun ezagutzen dugun  Euskal Herriko paisaia betirako aldatuko litzateke; nekazal eta abeltzain lur-sail asko  galduko genituzke; komunalak ere pribatizatuko lituzkete, jada martxan dagoen desjabetze etengabeko prozesua areagotuz eta horren larria den biodibertsitatearen  galeran atzera pausu handiak emanez; finean, hondamendi ekologikoan sakonduz.


Argi ikusten ari gara, burutu nahi dituzten proiektu hauek instituzio eta enpresen  elkarlanaren emaitza direla. Europatik hasi, Espainiar eta Frantziar estatuetan jarraitu  eta Nafarroako nahiz EAEko gobernuetan parte hartzen duten alderdi politiko guztiak  itxuraz berdeak diren enpresen mesedetan ari dira lanean. Legeak onartuz,  finantziazioa erraztuz, herritarron artean propaganda egin eta nahasmena sortuz. Era  berean herri batzordeen erabakiak ari dira urratzen, autoritarismoari bidea ireki  nahian.


Gaurkoa bezalako mobilizazio egunak ezinbestekoak dira instituzio eta enpresarien  arteko aliantza honi aurre egiteko. Gero eta gehiago gara lurraren defentsan ari  garen herritarrok, esparru askotatik, baserrian hasi eta akademian bukatu. Oso eremu ezberdinetako pertsonak elkartu gara egin nahi dituzten astakeria hauen  dimentsioaz jakitun; eta lanean ari gara, lurraren defentsan mobilizatzeko prest.  Horietako asko bildu gara gaur hemen.


Ante la falsa transición climática que nos están intentando imponer desde las  instituciones, nos hemos reunido hoy aquí para darles un no rotundo. Para frenarles  los pies a todas esas empresas que pretenden seguir acumulando toda la riqueza posible, facilitada por los partidos políticos de turno. En una situación de crisis  ecológica sin precedentes, pretende una vez mas, aprovechar la ocasión para su  propio beneficio. La acumulación de capital. Hoy nos hemos reunido aquí las que  estamos dispuestas a movilizarnos y trabajar en defensa del territorio, les hemos  dejado bien claro, no les vamos a dejar hacer lo quieren, nos tendrán en frente!


Lan handia dugu aurretik, baina urtebetean izan dugun bilakaera ikusirik, ziur gaude kezkaz begiratzen digutela lurraren suntsiketa hau burutzeko asmoa dutenek.


Lurraldea oligopolio energetikoari oparitzean, herritarrok gure beharrak asetzeko  ditugun tresnak oparitzen dizkiete. Herritarrok oligopolioaren eskuetan utzita.


Hau guztia onartezina da.


Guk ozen esaten diegu:


Ez gaude salgai!! No estamos en venta!! On n´est pas á vendre!! Ez gaude prest horiei  men egiteko, are gutxiago geure burua eta lurraldea kapitalari eskaintzeko!


Gazteekin, hurrengo belaunaldiekin, ere badugu konpromiso bat: Pertsona  guztientzako Euskal Herria Bizirik mantentzea!


Euskal Herria Bizirik saretik lurraren defentsan aurrera jarraitzeko ardurari eutsiko  diogu, eta borrokarekin jarraitzeko Maiatzaren 26an Kolitza mendira egingo dugun  mendi martxa nazionalean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.


Depuis le réseau Euskal Herria Bizirik, nos poursuivrons notre engagement en faveur  de la défense de la terre et vous inviterons à la marche nationale de montagne du 26  mai au mont Kolitza.


Desde Euskal Herria Bizirik nos comprometemos a seguir trabajando en la defensa  del territorio, y para seguir con la lucha os invitamos a partcipar en la marcha  montañera nacional que realizaremos el 26 de Mayo en Kolitza.


Sigamos por el mismo camino!!


Continuons sur la même voie!!


Segi dezagun bide beretik!


Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik!!


2024/04/13
bottom of page